XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARIKETAK

1.- 18. irudian litosferiko plaka handien konposaketa ikus dezakezu.

Kontinenteko eta ozeaniko azal proporzioaren plaka hauen sailkapen bat egin behar duzu.

Zenbat tipo agertzen da?.

Zein da menperatzailea?.

2.- 18. irudi bertan, plaka bakoitzak dituen mugen arteko konparaketa egin ezazu.

Ba al dago haien artean desberdintasunen bat?.

3.- Aurreko atalean Wegener-en kontinental-jitoaren teoria azaltzen da.

Esan denez gero, Global tektonika edo Plaken tektonika bere oinordekoa da.

Dena dela, puntu askotan ez daude batere ados.

Aipa itzazu bi teorien arteko ezberdintasun nagusienak.

4.- Teori atalean edozein plaka mugitzen denean ardatz baten inguruan mugitzen dela esaten da, gainera mugimentu hau zirkularra da beti.

Guzti hauen ondorioz ardatza mugatu eta gero errotazio poloen kokapena jakin daiteke.

Teori atalean ere, ikusi da nola transformazio-failek (plaka mugimenduaren zentzua definitzen dutenak) euliano paraleloak izango liratekeen.

Hau berrikusi eta gero, hor dituzu Hegoamerika eta Afrikaren mugimenduak, arretaz aztertu eta gutxi gora behera non dauden beren errotazio poloak esan iezaiguzu.

Bi kontinenteek polo berak izango ote dute?.

5.- Pilota batetan (adibidez tenisekoa) erdigunetik pasa ez den ebaketa bat egin ezazu.

Jarraian, eta bi partekin lotuta, gira eta marra ezazu desplazamendua.

Nola bila liteke errotazio poloa?.

Zer adierazten du margotutako giroak?.

6.- Geologiako liburu berrietan egite oso komentatua Afrikako hegoekialdean dorsal ozeanikogai agerpena da (Laku handien zonaldean), hau egia balitz, Afrikako bloke kontinentalak gaurko dinamiko portaera desberdina izango lukeen ahalbidea (posibilitatea) eztabaida ezazu.

7.- Dirudienez, Lurraren barne egitura azaltzeko bi eredu ditugu.

Eredu batek azalean, mantoan eta nukleoan banatzen du. Besteak berriz, azala eta mantoarentzat litosfera, astenosfera eta mesosfera proposatzen dizkigu.

Ba al dago haien artean kontraesanen bat?.

Zeinek dira haien arteko oinarrizko desberdintasunak?.